Euskararen Ginkana

Zer da

 

Euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana, hizkuntzarekiko jakin-mina eta irrika pizten duena.

Lehiaketak bi fase ditu:

1. Fasea: INTERNET BIDEZKO FROGAK. 4-6 aste iraungo ditu fase honek. Webgunean, astero taldeek burutu beharreko proba bat argitaratuko da eta aste bete izango dute taldeek erantzunak bidaltzeko.

2. Fasea: FINALA. Internet bidezko probetan puntu gehien lortzen dituzten lau taldeak pasako dira fi­nal presentzialera. Bertan erabakiko da nor den talde irabazlea!

Euskararen Ginkanaren hiru eredu ditugu abian.

1. EUSKARAREN GINKANA OROKORRA. Urtero antolatzen dugu Euskararen Ginkana orokorra eta URTARRILA-APIRILA bitartean burutzen da. Bi urtetetik behin izaten da eta 6.edizioa ospatu ditugu jada.

  • Euskararen Ginkana 6.edizioa


2. HERRI ETA ESKUALDEETAKO EUSKARAREN GINKANAK.  Euskararen Ginkana Orokorraren arrakasta ikusita, herri eta eskualde mailan Euskararen Ginkana lehiaketak abiatzeko aukera ere zabaldu genuen 2015 urtean. Ondorengoak dira Gipuzkoan egin ditugun azken Tokiko Ginkanak:

 


3. IKASTETXEETARAKO EUSKARAREN GINKANA. Gure hezkuntza eskaintzaren baitan, hizkuntza-ekologia lantzeko unitate didaktikoak eta tailerrak eskaintzen ditugu eskolentzat, adin tarte bakoitzari egokituta. Ekogunean bertan Euskararen Ginkanak burutzeko aukera dute eskolek. Ikusi gure ingurumen hezkuntza eskaintza  HEMEN