Euskararen Ginkana

Urola Kostako Euskararen Ginkana 1. edizioa

Partekatu

Azalpena

Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da. Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar izaten dituzte talde lehiakideek. Urola Kostako Euskararen Ginkana I. edizio honetan mundu mailako begiradatik, Urola Kosta eskualdeko begirada eta praktiketara egingo da salto.

Urola Kostako Euskararen Ginkana lehiaketak bi fase izango ditu:

  1. Fasea: INTERNET BIDEZKO FROGAK. Lau aste iraungo ditu fase honek, 2007ko urriaren 23an hasiko da eta azaroaren 19an amaituko da. Webgunean, astero taldeek burutu beharreko proba bat argitaratuko da eta aste bete izango dute taldeek erantzunak bidaltzeko. Proba hauetan puntu gehien lortzen dituzten lau taldeak jokatuko dute 2. Fasea.
  2. Fasea: FINALA. Abenduaren 2an jokatuko da Zarautzen. Bertan erabakiko da nor den Urola Kostako Euskararen Ginkanaren talde irabazlea!

GAIA

Hizkuntza-ekologia

 

IZEN-EMATEA

Lehiaketan izena emateko azpian eskuinean dagoen  'PARTE HARTU' botoian sakatu izen-ematea gauzatu ahal izateko. Izen-emate epea 2017ko urriaren 3an hasi eta urriaren 19an amaituko da, biak barne.

 

ANTOLATZAILEAK

 

 

 

Parte hartu

Izena emateko epea