Euskararen Ginkana

Uribe Kostako Euskararen Ginkana 1.edizioa (2018)

Partekatu

4.proba

Itxita

Epea: 2018/12/03

4.proba

Ahobiziek lehen hitza euskaraz egiten dute beti eta ulertzen duten guztiekin mantentzen dute elkarrizketa euskaraz, parekoak hizkuntzaz aldatzen badu ere. Eta zuek? Probatu al duzue inoiz? Hau da proba honetarako eskatzen dizueguna:  24 orduz,  ahobizi izaten saiatu eta zuen esperientzia 4 minutuko bideo batean kontatzea. Zein zailtasun izan dituzue? Norbaitekin zenituzten hizkuntza ohiturak aldatu dituzue? Sorpresarik? Kontatu zuen esperientzia!

 

Epea: 2018ko abenduaren 3a (Euskararen Nazioarteko Eguna)

 

Puntuazioa:  

Bideoa egiteagatik 10 puntu jasoko dituzue talde bakoitzak. Hori bai, bideoan argi geratu behar da 24 ordutako esperientzia probatu duzuela. 

 

Oharra:

Puntuazioetan berdinketarik badago, zozketa bidez erabakiko dira finalistak.

 

 

 

 

 

10 puntu

Partekatu

Zoragarria izan da zuen bizipenak jasotzea. Mila esker eta zorterik onena finalistei!

Erantzunak

Taldea Azalpena Puntuazioa
Superneskak

Hau da gure cideoa hitz egiten. 

10 puntu

AUK

Hemen ipini ditugu taldeko parte hartzaileen esperientziak, egun oso bat euskaraz hitz egiten egon eta gero:

HERRIREN ESPERIENTZIA: https://www.youtube.com/watch?v=M30-wyxcV7U

JAVIREN ESPERIENTZIA: https://www.youtube.com/watch?v=JMcyXmJs0Kw

JONEN ESPERIENTZIA: https://www.youtube.com/watch?v=POmBOlCdDGU&feature=youtu.be

GALDERREN ESPERIENTZIA ETA AGURRA: https://www.youtube.com/watch?v=V6121hKpgRU&feature=youtu.be

Asko gustatu zaigu ekintza polita honetan parte hartzea eta espero dugu finalean egotea. Aupa AUK taldea!!!

Bideoa ikusi

10 puntu

Dunky

.

Bideoa ikusi

10 puntu

Desopedientziaz

You Tubera igo dugu bideoa, hemen daukazue link-a.

Bideoa ikusi

10 puntu

Zerrendara itzuli