Euskararen Ginkana

Uribe Kostako Euskararen Ginkana 1.edizioa (2018)

Partekatu

3.proba

Itxita

Epea: 2018/11/26

3.proba

Hizkuntza-ekologiara itzulita, euskararen aldeko ekimenak ere ugariak dira gure herrian. Aste honetan bertan hastekoa da euskaren erabileraren aldeko ekimen garrantzitsu bat: Euskaraldia. 11 egunez, euskaraz aritzeko konpromisoa hartuko dute milaka herritarrek. Bideo honetan azaltzen dira ariketa sozial honen nondik norakoak: https://vimeo.com/289248388

Ezagutzen al duzue ahobizi edo belarriprest izango den inor? Proba honetarako, Euskaraldian parte hartuko duten herritarrak bilatu, eta bakoitzari minutu bateko elkarrizketa bideoz grabatzeko eskatuko dizuegu: zein rol hartuko duten, zergatik erabaki duten parte hartzea, zein zailtasun aurreikusten duten…

(Erantzun ahal izateko, "sarbidetik" sartu behar duzue "Nire ginkana" atalean.)

Epea: 2018ko azaroaren 26a.

Puntuazioa:  

Egiten duzuen elkarrizketa bakoitzeko 2 puntu eskuratuko dituzue. Gutxienez elkarrizketa bat eta gehienez 5 egin ahal izango dituzue. Guztira 10 puntu jokoan!

 

Zorte on!

 

 

 

Euskaraldia: zer, non, nor, noiz eta nola. from Euskaraldia on Vimeo.

Bideoa ikusi

10 puntu

Partekatu

Herritar askoren bizipenak jaso ditugu zuei esker!

Gogoratu, Euskaraldiaren egunik garrantzitsuena 12.a izango dela. Segi horrela!

Erantzunak

Taldea Azalpena Puntuazioa

Zerrendara itzuli