Euskararen Ginkana

Uribe Kostako Euskararen Ginkana 1.edizioa (2018)

Partekatu

1.proba

Itxita

Epea: 2018/11/12

1.proba

Zer lotura dute hizkuntzak eta ekologiak? Zer ote da hizkuntza-ekologista izatea?

Lehen proba honetan, gaiaz ikasi eta dakizuena erakusteko aukera izango duzue! 10 esaldiko galdetegi bat osatu dugu, eta zuek, esaldi bakoitza ZUZENA edo OKERRA den erantzun beharko duzue, galdetegian bertan.

Horretarako, Ekoguneak sortutako Berde Berdea bideoaren 1. eta 3.atalak ikustea gomendatzen dizuegu. Bertan topatuko duzue lehen proba hau ongi erantzuteko beharrezko informazioa. 

(Galdetegia ikusi ahal izateko, "sarbidetik" sartu behar duzue "Nire ginkana" atalean. Proba honetan ez duzue galdetegiaren azpian agertzen diren atalak bete beharrik. Galdetegia erantzun eta "bidali" ematearekin nahikoa da)

Epea: 2018ko azaroaren 12a.

Puntuazioa:  

Ongi asmatutako esaldi bakoitzeko puntu bat irabaziko duzue (erantzun okerrek ez dute punturik kenduko). Guztira 10 puntu jokoan!

 

Zorte on!

 

 

 

 

 

 

 

10 puntu

Partekatu

Primeran erantzun duzue lehen proba! 

1, 4, 6, 7 eta 9. esaldiak zuzenak ziren, besteak okerrak!

Erantzunak

Taldea Azalpena Puntuazioa

Zerrendara itzuli