Euskararen Ginkana

Herri eta eskualdeetako ginkanak

Partekatu

 

Oinarriak egokituak eta adostuak

Herri eta eskualde mailako Euskararen Ginkana bakoitza berezia izango da eta berezitasun horiek aintzat hartuta zehaztuko dira lehiaketaren oinarri zehatzak erakunde sustatzaileekin batera.

 

Prozesua  eta kronograma

  1. DISEINUA ETA PLANGINTZA: Behin eskaera epe barruan jasota eta onartuta, Ginkanaren diseinu orokorra egitea (Ginkanaren eredua, kronograma, publiko xedea eta helburuak) eta hitzarmena sinatzea

  2. KOMUNIKAZIOA: Komunikazio Plana osatzea eta bertan zehaztutako ekintzak gauzatzea. Izen-emateak. Eragile eta hedabideekin harremanak.

  3. GARAPENA ETA GAUZATZEA: Webgunea prestatzea, Internet bidezko probak aukeratu eta argitaratzea eta lehiaketaren jarraipena egitea. Finalaren kudeaketa. Ginkana gauzatzeko bi epe aldi daude. Batetik UDAZKENEKO GINKANAK (urria-abendua bitartean) eta bestetik, UDABERRIAKO GINKANAK, apirila-ekaina tartean gauzatzen direnak.

  4. EBALUAKETA: Egitasmoaren balorazio bilera egitea eta memoria osatzea.

 

Kudeaketa eta aurrekontua

Jasotzen diren eskaeren arabera erabakiko du Kutxa Ekoguneak zein tokiko Ginkana egingo den urte eta epe aldi bakoitzean. Behin proiektua gauzatuko dela erabakitzen denean, proiektuaren kudeaketa elkarlanean gauzatzen da. Bi kudeaketa eredu bereizten dira, Tokiko sustatzaileak aukeratzeko: OSOA eta OINARRIZKOA.

Ereduaren arabera bi aldeen egiteko zehatzak definituko diren arren, modu orokorrean, tokiko Euskararen Ginkana abian jartzeko betebeharreko baldintzak ondorengoak dira:

Kutxa Ekoguneak bere gain hartuko du:  

  • Lehiaketaren diseinua eta edukiak sortzea.
  • Komunikazio plangintza, aukeratutako ereduaren arabera.
  • Lehiaketaren gauzatzea eta amaierako balorazioa.

Udalak edo eskualdeko erakunde sustatzaileak bere gain hartuko du:

  • Ginkanako izen-emateak lortzeko tokiko eragile eta hedabideekin harremana bideratzea eta bere komunikazio bideak lehiaketaren zabalpenerako baliatzea.
  • Finala egiteko espazio egokia eta beharrezko baliabide tekniko eta materialak erraztea.

 
Tokiko erakunde sustatzaileak aukeratzen duen kudeaketa ereduaren eta Ginkanaren dimentsioaren arabera (talde eta proba kopurua, udalaren helburuekin txertaketa, finalaren dimentsioa…), zehaztuko da aurrekontua.