Partekatu
Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da.
Lehiaketa honetan, euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar izaten dituzte talde lehiakideek. Mundu mailako begiradatik, herri eta eskualderako begirada eta praktiketara egiten da salto.
Euskal Herri osora zabaldu den Euskararen Ginkana orokorraren arrakasta ikusita, herri eta eskualde mailan Euskararen Ginkanak egiteko aukera zabaldu du Kutxa Ekoguneak Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean 2015etik aurrera.
Tokiko Euskararen Ginkana hauek aurrera emateko, herriko edo eskualdeko eragile sustatzaileak babestu behar du lehiaketa. Modu osagarrian, Euskararen Ginkanak aukera ematen du herri eta eskualdeetako erakunde publikoez gain, eragile, elkarte eta babesle pribatuak inplikatzeko.
Helburu orokorra
Helburu zehatzak
Eskualdeak dituen lehentasun eta helburuetara egokitzeko aukera ematen du Euskararen Ginkanak. Edonola ere, tokiko Euskararen Ginkanaren helburu zehatzak hauek izan ohi dira:
Lehiaketan parte hartzeko, dagokion herri edo eskualdean jaio eta bizi direnen 4-6 laguneko taldea osatu besterik ez da egin behar.
Herri eta eskualde mailako Euskararen Ginkana bakoitza berezia izango da eta berezitasun horiek aintzat hartuta zehaztuko dira lehiaketaren oinarri zehatzak. Euskararen Ginkana babestuko duten Tokiko sustatzaileek (udalak, eskualdeko erakundeak, enpresak, elkarteak…) aukera dute herriko edo eskualdeko talde parte hartzaileen perfila zehazteko, hala nola, eskualdean dauden herrien arteko lehiaketa egitea, gazteen edo gaztelekuen arteko aisialdi eremukoa izatea edo/eta eskolen arteko lehiaketa burutzea.
Lehiaketan parte hartzen duten lehiakideez gain, proiektuak duen eragina zabalagoa izaten da.
Batetik, parte hartzea taldekakoa izanik, egitasmoak duen oihartzuna eta eragina handitu egiten da eta zuzenean parte hartzen dutenez gain, zeharka ere hainbat kide aritzen dira bere taldeei laguntzen. Bestalde, lehiaketaren eragina ez da parte hartzaileetara eta hauen inguruko lagunengana mugatzen, Izan ere, sarri taldeen atzean erakunde oso bat egon ohi da, izan udala, eskola edo Gaztelekua kasu. Hirugarrenik, Euskararen Ginkanak zabalpen handia izaten du webgune eta sare sozialen bidez.
Tokiko Euskararen Ginkana bat aurrera emateko, herriko edo eskualdeko eragile sustatzaileak egin behar du eskaera eta babestu behar du lehiaketa. Kasu gehienetan, Udalak edo eskualde mailako egitura publikoak izaten dira Kutxa Ekoguneari beren herri edo eskualdean Euskararen Ginkana egiteko eskaera luzatzen dutenak.
Tokiko Ginkanak urtean bi epealditan burutzeko aukera dago, Udazkenean eta Udaberrian. Kutxa Ekoguneari Tokiko Ginkanak egiteko eskaerak egiteko epe eta baldintzak ondorengoak dira:
Tokiko erakunde sustatzaileaz gain, herri eta eskualdeko Euskararen Ginkanak aukera ematen du, modu osagarrian, tokiko eragile, elkarte eta laguntzaile pribatuak inplikatzeko. Hauen ekarpena, handia zein txikia, ekonomikoa edo espezietan, balio handikoa izaten da. Proiektuaren babesle edo proba zehatz batean parte hartzaileak saritzeko aukera izan daitezke eta trukean gure esker ona eta egindako ekarpenaren berri sarean eta webgunean zabaltzen dugu.
Beraz, zure herrian edo eskualdean Euskararen Ginkana egiteko eskaera egiteko, jarri gurekin harremanetan:
Telefonoz: 943 55 20202
E-postaz: itsaso@ekogunea.eus