Partekatu
FASEAK
1.Fasea: INTERNET BIDEZKO PROBAK
Izen-ematea egoki (formularioa bete eta bideoa bidali) osatzen duten talde parte hartzaileek, 2020ko urtarrilaren 29ik otsailaren 19a bitartean webgune honetan astero argitaratuko diren probak burutu beharko dituzte.
Fase honetan proposatuko diren probek ez dute loturarik izango beraien artean. Proba guztiak taldeetan burutzeko modukoak izango dira eta bakoitzak aurrez jakinaraziko den puntuatzeko irizpide bat izango du. 4 proba proposatuko dira guztira eta aste beteko epea egongo da proba hauen erantzunak bidaltzeko. Taldeek burutzen duten proba bakoitzeko puntuak gehituz egingo da finalerako sailkapena. Ez da beharrezkoa proba bat gainditzea hurrengoak egin ahal izateko. Egin gabe utzitako probengatik ez da puntuaziorik jasoko, baina hurrengoak erantzuten jarraitu ahal izango du taldeak.
Webgune honetan eta sare sozialetan emango da lehiaketaren eta taldeek egin dutenaren berri. Lehen fasea amaitutakoan, puntu gehien bildu dituzten lau taldeak pasako dira finalera. Berdinketa egonez gero, talde horien arteko zozketa egingo da.
2. Fasea. FINALA
Lehiaketako lehen fasean puntu gehien lortu dituzten 4 taldeen arteko lehiaketa izango da Finala. 2020ko martxoaren 13an izango da eta bertan proposatuko diren probetan puntuazio altuena lortzen duen taldea izango da Gasteizko Euskararen Ginkanaren 5. edizioko irabazlea.
IZEN EMATEA
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
ADOSTASUNA
Antolakuntzak zehaztuko ditu proba bakoitzaren puntuazio irizpideak zein izango diren. Parte hartzen duten taldeek izen-ematea gauzatzen dutenean, lehiaketaren arauak, proben puntuazio irizpideak eta antolakuntzaren erabakiak onartzeko eta betetzeko konpromisoa hartzen dute. Antolakuntzaren erabaki hauek behin betikoak izango dira edozein alderdiri dagokionez.
Lehiaketaren baitan aurkeztutako bideo, audio eta irudiak Euskararen Ginkanaren zabalpenerako erabili ahal izango dituzte antolatzaileek.
SARIA
Guztira 1.600 € banatuko dira saritan lau talde finalisten artean.
Talde irabazleak 1.000 € jasoko ditu. Bigarren, hirugarren eta laugarren geratu diren talde bakoitzak 200 € jasoko ditu.
Sari guztiak bonosari moduan banatuko dira. Taldeek antolakuntzari jakinarazi beharko diote zer eskuratu nahi duten sariarekin, antolakuntzak diru-saria bideratu ahal izateko.
Taldeek ikas-bidaiarako erabili ahal izango dute irabazitako saria.
Talde irabazleak sariarekin euskararen aldeko ekimen edo proiekturen bat gauzatu edo babesten duen kasuetan, Kutxa Ekogunearen eta Gasteizko Udalaren logoak eta laguntzaile izaerak barneratuko ditu bertan. Saria jaso eta 6 hilabeteko epean ekimenaren egoeraren berri emango dio antolakuntzari e-mail bidez. Antolakuntzak jasotako material eta informazioa Euskararen Ginkana proiektuaren difusiorako baliatzeko eskubidea izango du.