Euskararen Ginkana

Gasteizko Euskararen Ginkana 5.edizioa (2020)

Partekatu

4.proba: hizkuntza aniztasuna

Itxita

Epea: 2020/02/26

4.proba: hizkuntza aniztasuna

Gure ikastetxeetako hizkuntza nagusia euskara den arren, beste hizkuntzei tokia egitea garrantzitsua da. Izan ere, denok egiten gaitu aberatsago hizkuntza aniztasunak. 

Txikitatik hasi daiteke ikastetxean  hizkuntza aniztasuna lantzen. Hori proposatzen du adibidez Lingolang proiektuak. Bideo honetan ikusiko duzue proposatzen dena. 

 

Eta zuek? zer egingo zenukete zuen ikastetxean hizkuntza aniztasuna lantzeko? 5 ideia behar ditugu!

 

Erantzuteko, idatzi zuen ideiak "erantzuna" atalean. 

 

Epea: 2020ko otsailaren 26a. 

 

Puntuazioa

Proba hau ongi egiteagatik, 5 puntu jasoko ditu talde bakoitzak. (Ideia bakoitzagatik puntu 1). Ideiarik onenak ematen dituzten 3 taldeek gainera, 2 puntu gehigarri jasoko dituzte!

Zorte on!

Bideoa ikusi

5 puntu

Partekatu

Asko kosta zaigu erantzunik onenak aukeratzea!

Baina azkenean, hauek izan dira aukeratuak:

Katxiporretak

Dixon

Laukotetxoa 

ZORIONAK! 

Erantzunak

Taldea Azalpena Puntuazioa
Karambak

Lehenengoa izan daiteke bezte kulturetako ikasleak beraien hizkuntzetaz eta bere herrietan egiten dutena hitzegitea.

Bigarrena eskolaz kanpoko ekintzak egitea beste hizkuntzak ikasteko modu dibertigarri batean.

Hirugarrena eskolako ikasleak bidaiak egitea beste hizkuntzak eta kulturak hobeto ezagutzeko.

Laugarrena beste hizkuntza dakiten ikasleekin elkarrekin bizi.

Bostgarena tailerrak egitea.

5 puntu

Txintxilla hiltzaileak.

Talde dinamikak hizkuntza ezberdinak lantzeko.

Txoko kulturalak janariarekin, jolasekin etab. herrialde ezberdinak ezagutzeko, hizkuntza lokala ere ikasiz.

Astero ordu bat ezarri eskoletan hizkuntza ezberdinak ikasteko. Proposamen hau taldeka egiteko da, eta hilabetero hizkuntza aldatu.

Umeei musika eta filmak beste hizkuntzetan irakatsi subtituluekin, belarriak hauetara moldatzeko.

Kurtso guztietan hautatutako ikasgai gehiago jartzea, hizkuntza ezberdinak ikastea ahalbidetzeko.

5 puntu

EUSKARATZAILEAK

1- Ikasle trukeak txikitatik bi urtean behin egin(ikasle truke)

2-Beste hizkuntza bat ikasi lehen hezkuntzatik

3-beste leku batzuetara bidaiak udetan eusko jaularitzako laguntzarekin

4- Proiektu bat helburua hizkuntz anistazuna dena ume txikiekin lan egiten

5-Klaseetan pelikulak jarri beste hizkuntza batzuetan eta azpitituloekin

6-Jantokian klaseak eman hizkuntza batekoak

7-hilabetero, eraman leku desberdin bateko janaria probatzeko eta gero ikasi zerbait herrialde horretatik.

5 puntu

ahaleginak

Panpina: umeak panpin bakarra izatea klasean eta adibidez euskaraz gehiago hitz egiten duena, etxera eramaten du panpina, aste oso bat.

Batzorde: ikasleen hizkuntza sustapena adierzteko eta umeen arreta hizkuntzen munduan zabaltzeko.

Irakurketa talde: Taldea liburu bat aukeratuko du, denok bukatzean liburuaren iritzi bat emango dute eta debate bat prestatuko dute, aukeratu duten hizkuntzaren arabera hitz egingo dute eta hilabete bakoitzean hizkuntz desberdina aukeratuko dute(ezin da errepikatu.)

Ikasle trukeak egin: Ikasleak hizkuntzaren sustapena zabaltzeko herrialde batzuekin truke batzuk egingo dute adibidez Irlandara joan ingelesa ikastera eta hitzegitera hori egiteko 2 aste egongo dira gutxi gora behera hau ondo hitz egiteko.

Nota igotzen duten lanak: Irakasleak haien irakasgaietan, lanak bidaltzea eta hautazko moduan egin ahal izatea nota igotzeko hala ez

5 puntu

Geldigaitzak

Ikastetxean hizkuntza aniztasuna txikitatik lantzen hasteko, modu egokiena teknika trandizionalak , hau da , teoria hutsa ikastea, alde batera uztea garrantzitsua dela pentsatzen dugu. Gaur egun, edozein gaia modu dibertigarriagoan eta errazagoan ikasteko aukera ugari ditugu. Txikientzat aproposenak diren ideak hauek direla uste dugu:

-Edozein hizkuntza ikasteko lehiaketa txikiak egitea. Hasieran bideoen edo hitzaldi txikien bidez gazteenei zeozer irakastea eta ondoren, ikasitakoarekin gelen artean edo eskolen artean lehiaketak prestatzea aukera ezin hobea da.

-Abestiak eta filmak hizkuntza ezberdinetan lantzea aukerarik sinpleena dela dirudi, baina teknikarik eraginkorrenetakoa dela uste dugu.

-Hain txikiak ez diren haientzat , ikasle-trukeak herrialde ezberdinetako ikasleekin egitea proposatzen dugu. Garestia izan daitekenez, ikastolan bertan beste hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituzten pertsonekin batzea aukera aparta iruditzen zaigu.

-Edozein lekutan hizkuntza aniztasuna handia da, beraz, hizkuntza ezberdina hitz egiten duten horiei ikastetxera gonbidatzea eta azalpen txiki bat ematea, ohiturak eta hitz sinpleenak irakastea egokia dela diogu.

-Ematen dizkiguten aukerazko hizkuntzak ikasteaz gain , beste hizkuntza batzuk lantzeko ,atzerriko ikasleekin mintzatzeko sare sozialak eralbiltzea aukera ikaragarria izan daiteke, Gelan bertan skype bidez edo beste edozein aplikaziorekin hitz eginez.

5 puntu

MAMUTAK

IDEIAK:

1.Filmak eta antzerkiak ikusi hizkuntza ezberdinetan(antzerkiak ere egin ahal dira)

2. Optatibetan hizkuntzak jartzea, hala nola, italiera, alemaniera etab.

3.Lehiaketak eta jolasak egitea hizkuntza ezberdinetan sariekin

4.Atzerriko jendea eskolara etortzea ikasleei haien hizkuntza erakusteko

5.Bidaiak egitea beste herrialdeetara. Herrialde horietan haien eguneroko bizitza egingo dugu eta hizkuntza berria ikasiko dugu

5 puntu

Polboroiak

1-Ikasketa orduetan hizkuntza ezberdinetako liburuak irakurtzea

2- Beste hizkuntzetan hitz egiteko klaseak sortzea

3-ikasgaietan puntuak ematea behar den hizkuntzetan hitz egiteagatik

4- ikasgai interaktiboak egitea pertsona guztiek parte hartzeko

5-Hitz egiterakoan importanteena ikastea eta sailatzea izatea.

5 puntu

KATXIPORRETAK

1. Hilabetero, ordu bat ematea, bakoitzak ikasi nahi duen berezia den hizkuntza ezberdin bat ikasten. Orduan, kurtsoa bukatzerakoan hizkuntzaren eta kulturaren oinarrizko ezagutzak izango dituzte, eta ikastolara atzerriko ikasle bat heltzean, norbaitek bere hizkuntza jakingo du.

2. Musikako orduetan, atzerriko musikariak ezagutzea eta ikastea, batez ere beste hizkuntzeko musika ezagutzeko eta hizkuntza ezberdinen ezagutzak izateko.

3. Atzerriko familia duten ikasleek edo haien familiakoek, bere hizkuntzari buruzko hitzaldiak ematea eta gure hizkuntzen arteko ezberdintasunak azaltzea eta alderatzea.

4. ERASMUS proiektu bat antolatzea. Gure eskolan aurten antolatu da eta oso ideia ona izan da. Hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituzten pertsonak etorri ziren eta hitz batzuk ikasi genituen. Erasmusa oso ideia ona izan da, eta beste eskoletan egitea interesgarria izango litzateke, hizkuntzen aniztasuna proiektatzeko.

5. Euskaraz egin dugun bezala euskaraldiarekin: belarri-prest eta aho-bizi, beste hizkuntzekin egin dezakegu. Proposatzen dugu egun bat ematea hizkuntz aniztasuna ospatzeko.

7 puntu

Ostirala, mantalak etxera

•Hilabetero hizkuntza bat lantzea aste batean zehar eta azken egunean festa bat egitea.

•Kanpoko norbait eskolara etortzea bere lurraldearen ezaugarriak azaltzeko

•Eskola banandu munduko lurrandeak balira bezala; eskola bananduta, pista joku bat egin. Gela bakoitza lurralde bat bezala apaindu eta han pista bat emango zaie. Horrela, eskolatik joango dira hizkuntzak eta lurraldeak lantzen eta ikasten.

• Klase bakoitzak astean zehar lurralde bat eta hizkuntza bat landuko du, baita oinarrizko produktuak eta janariak ere egingo ditu. Asteko azken egunean (ostiralean) azoka bat egingo da egindako produktuak eta janariak saltzeko. Horrela, jendeak bere artean elkarri eragiteko.

•Eskolan ”olinpiada” bat egitea.Kirol desberdinak lantzea eta ikasleak taldetan antolatu.Talde bakoitzak lurralde bat ordezkatuko du eta herrialde horretako hizkuntzarekin eta kulturarekin hornituko dira ikasleak.

5 puntu

Dixon

HIZKUNTZEN KAHOOTA: Goi mailako ikasleek kahoot bat prestatu beharko dute ikastolako ikasle txikienak parte hartzeko helburuarekin. Kahootean hitz bat beste hizkuntza batean egongo da eta seguidan lau aukera egongo dira, aukera bakoitza hizkuntza baten izena izango da. Adibidez: - Hitza: Apple- Aukerak: alemaniarra, ingelesa, hungariarra, errusiarra. Behin kahoota prestatuta, ikasle txikienak jolastuko dute online joku honetara eta hauek motibatzeko, irabazleek sari bat izango dute. Oso erabaki ona da umeek txikitatik mundu osoan zein hizkuntza motak dauden ezagutzeko eta horien hitz batzuk ikasteko, gainera, jokua prestatzen dutenak, ikasten dute.

ASTE LINGUISTIKOA: Euskararen astea oso ezaguna dela ikusita, aste linguistikoa prestatzea erabaki dugu. Aste honetan zehar, ikasleek mundu osoaren hizkuntzak eta kulturak ezagutuko dituzte. Ekintza desberdinak prestatuko dira. Adibidez, kultura desberdinetako janari tipikoak prestatzea, ikasleek beste herrialdeetan zer jaten den ikusi ahalko dute eta gure herrialdeko janariarekin konparatu ahal izango dute. Baita txoko desberdinak antolatu ere; txoko bakoitzean hizkuntza bat landuko da. Beste ideia bat kirol tipikoak praktikatzea eta eskola dekoratzea izan daiteke.

KULTURA MUSIKALA: Txikitatik Musika klaseetan eta eskolan beste hizkuntzatan dauden abestiak lantzea eta ikastea proposatzen dugu. Horrela beste hizkuntza batzuk entzungo dituzte eta haietara ohituko dira. Gainera, beste hizkuntzen kultura musikala ikasiko dute.

EKINTZAK ATZERRITARREKIN: Hilabetero hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituzten pertsonak tailerrak eta ekintzak egitera etorriko dira eskolara. Horrela haurrak kultura eta hizkuntza gehiago ezagutuko dituzte. Horretaz aparte, kanpoko pertsonak ezagutzeko aukera dute eta haien bizimodua ezagutu dezakete.

BIDEOJOKOA: Mundu osoko hizkuntzak ezagutzeko bideojoku bat da. Proba desberdinak egongo dira kulturekin eta hizkuntzekin erlazionatuta daudenak. Horiek pasatzean, mailaz igotzen zara eta zailtasuna areagotzen da. Lagunekin jolastu ahalko dute ikasten duten bitartean.

7 puntu

Laukotetxoa

1. ideia: Patio orduan azoka desberdinak antolatu, bakoitzean herrialde baten kultura erakusteko produktuak saltzeko. Horrela jakinaraziko da kultura horretan erabiltzen diren produktuak eta besteei erakusteko aukera ona izan ahalko da.

2. ideia: Heziketa fisikoan, herrialde ezberdinetan egiten diren dantzak ikusi eta ikastea. Horrela guztiak batera dantzatzeko mota ezezagunak frogatuko dituzte.

3. ideia: Ikasle guztientzat eskuragarri egongo diren paper sorta batzuk egin, han egunero erabiltzen ditugun esaldiak agertuko dira hizkuntza batzuetan. Hau eginez, familiak bere etxeetan beste hizkuntza desberdinetan mintzatzea eta beste hizkuntzen erabilera zabaltzea lortuko dugu.

4. ideia: Ikastola bakoitzean, txapelketa moduko bat antolatzea. Probetan, parte-hartzaileek hizkuntza desberdinei buruz informazioa bilatu eta hari buruzko kontzeptuekin lan egin beharko dute irabazteko. Galderen informazioa ikastola osotik eskutatuta egongo dira, eta ginkana bat jarraitu beharko dute sari txiki bat lortzeko.

5. ideia: Patio orduan, mapamundi handi bat eta dardo batzuk prestatu. Ondoren dardoak jaurti mapara eta han agertzen den herrialdearen hizkuntzari buruz galdera sinple batzuk egingo dira. Adibidez, nola izaten diren hizuntza horretako oinarrizko hitzak, eta hori asmatzeko aukerak emango dira.

Argazkia ikusi

7 puntu

Hankaz Gora

Hizkuntza aniztasunak jakiteak aberatsago egiten gaitu, bai lan aukera gehiago izateko, bai kultura eta herri ezberdinak ezagutzeko, bai beste hizkuntza batean hitz egiten duten jendeekin hitz egiteko…Txikitatik eskoletan hizkuntza aniztasunak ikasteak daukagun oso aukera paregabea da, baina 5 ideiak pentsatu ditugu ikastetxetan hizkuntza aniztasunak lantzeko.

1. Jendeak batzuetan ez da beste hizkuntzak ikastera animatzen motibazio faltagatik. Horregatik pentsatu dugu eskolak ‘‘hizkuntzen eguna ’’ egitea. Herrialde eta hizkuntza desberdinetako karpak egotean datza. Karpa bakoitzak ekintza desberdinak antolatu behar ditu jendeak ekintza horiek egiten dituen bitartean hizkuntza praktikatzeko. Jende gehiago erakartzen duen karpak edo hizkuntza praktikatzen ekintza hobeto egin duen karpak sari bat irabaziko du, adibidez zinemako sarrerak edo bazkari bat. Modu horretan hizkuntza ez ezik, herrialdeko ohiturak, kultura, gastronomia, erlijioa ere landuko da.

2. Ez dago ‘’Lagun-pen’’ bat izatea bezalakorik. Lagun-penak beste herrialde batean daukazun laguna da. E-mailez edo ezkutitzen bitartez komunikatzen zara. Webgune bat da non, zure profila aurkezten duzun zure kirol eta musika gustukoena, non bizi zaren, zure ohiturak… Mundu osoko jendeak zure profila bisitatu ahal du eta gustuak kointziditzen badira mezu pribatuz hitz egiten duzu elkar hobeto ezagutzeko. Berdin egin dezakezu beste profilak bisitatzen arreta deitzen badizu. Pentsatu dugu webgune hau lagungarria izango litzatekeela motibatzeko hizkuntza bat ikastera eta batez ere praktikatzeko eta mundu osoan zehar lagunak izateko.

3. Kontzientzia sortzea da baliabide on bat. Hitzaldi bat antolatu ahal da hizkuntz aniztasun bat ikasteak dituen abantailak bai eskolarentzako, bai ikasleentzako. Besteen aretan, ikasleen adimentsu maila igotzeko eta eskola prestigio hobeago izateko. Hitzaldian azaldu ahal da hizkuntz aniztasun bat ikasteak Gasteizen duen abantailak, adibidez, alemana ikasteak Mercedes-Benzen lanpostu bat sor ditzakezu, edo frantsesa ikasteak Michelinen. Horrela ikastetxeak askoz gehiago pentsatuko dute hizkuntzak aniztasunak lantzeko aukera

4. Beste hizkuntz batean irakurtzea edo entzutea asko laguntzen du hizkuntza lantzen. Esate baterako, borondatez egiten diren aldizkariak ikastetxean zehar banatuz. Aldizkarietan ordutegiak, marrazkiak, erreportajeak, Gasteizeko edo ikastetxeko datu bitxiak esaten, astean zehar gehien ahalegindu diren ikasleak aurkezten edo ikasleak egindako txisteak idazten. Ez badago aurrekontu handia, ikastetxean goizero irrati programa bat beste hizkuntz batean entzun oso idea ona da. Egunean edo astean zehar dauden ekintzak azaltzen, berriak esaten, abesten, edo goizeko otoitza egiten. Ikasleak irratia egunero entzun edo aldizkaria hartu ahal izango dute, baina hori bai, hizkuntz aniztasun batean.

5. Ipuin lehiaketak hizkuntzaz aparte irudimena, gramatika eta idazmena ere lantzen da. Hilero gai desberdin batekin ipuin lehiaketa bat egin ahal liteke, maitasuna, beldurra, fantasia, askatasuna, justizia, historikoa… Epaile batek ( irakasle bat adibidez) irabazlea aukeratuko luke eta irabazleak mini pribilegio bat izango luke, adibidez, datorren hileko gaia erabakitzea. Kurtso bukaeran hilero irabazi duten ipuinen artean hoberena aukeratuko litzateke ikasleak egindako bozketa baten bitartez. Urte orreko irabazlea izango letzake. Azken irabazleak sari bat izango luke, domina bat, garaikur bat, liburu bat… Ipuin irabazlea inprimatu eta liburu fisiko bat egingo litzateke.

5 puntu

F taldea

1-Gasteizen hizkuntza anistazun handia dagoenz hilabetean behin, hizkuntza desbereinak dakiten pertsonak joan ahalko dira hizkuntza erakustera

2-hilabetean behin ikasle bakoitzari papel bat banatu beharko zaio bertan hizkuntza desberdinak agertuko dira eta banaka ikaskikidei informazio eman beharko diete

3-abesti desberdinak entzunez hizkuntzak ikasi

4-aplikazio baten bidez hizkuntza bati buruzko galderak prestatuko dira, lehiaketa bat bihurtuz

5-taldeka kaletik joango dira eta jenderi geldituko dituzte hizkuntza baten bidez galdetzeko

5 puntu

Gatoz

Gure lehenengo proposamena, haurrek txikitatik hizkuntzekin jolastea da.

Bigarrena, ipuinak kontatzea beste hizkuntzatan.

Hirugarrena, abestiak abestea beste hizkuntzatan.

Laugarrena, antzezlanak prestatzea beste hizkauntzatan

Eta azkena beste hizkuntza erabiltzen duten haur gehiagorekin jarduerak antolatzea.

5 puntu

Isiltasunaren indarra

Hauek dira gure ideiak:

1-Bakoitza gustuko duen hitz bat aukeratu behar du, eta hitza itzuli nahi duen hizkuntzetara, nola idazten eta ahoskatzen den jakiteko.

2-Mapa linguistiko bat eginez, eremu bakoitzeko hiriburuak eta hizkuntza ofizialak jarriz.

3-Bakoitzak hizkuntza bati buruzko lana egin dezan eta gero klase guztiari aurkeztea.

4-Kontinente bakoitzeko pertsona bat egunero etortzea eta bere kulturak eta ezagutzen dituen hizkuntzak azaltzea.

5-Egunero hizkuntza bat klaseetan ospatzen, bere kulturekin, gastronomiarekin eta hizkuntza horri buruzko hitzak ikasiz.

5 puntu

Espinete Crew

Kaixo! hauek dira gure  proposamenak. Hizkuntza aniztasuna handitzeko gure ikastetzean, musika ikasgaian, leku ezberdinetako, musika, doinuak eta kantak lantzea proposatzen dugu. Ongi egongo lirateke ere beste lekutako dantzak praktikatzea. Hau eginez, ikasleok beste lekutako kultura ezagutuko genuke eta gainera musika beste hizkuntzatan entzungo genuke, oso garrantzitzua da kantuen letra ulertzea. Beste gauza gehigarria beste lekutako instrumentuak jotzea da.Gure bigarren proposamena, beste hizkuntzatan bideoak egitea, hau da, gure ikastetxean dauden beste lekutako pertsonei beste hizkuntzatan hitz egitea eskatzea, eta denek batuta bideo zoragarri bat egitea! Gero, noski, klasean jarri ahal da, denok ikusteko.Beste proposamen bat, beste herrialdeko jakiak, edo beste gauzak prestatzea. Egun batean, ikasleok gure herrialdetik gauza edo jakiren bat ekarri beharko dugu, horrela denek jaki ezberdinak daztatuko ditugu, beste tokitako zaporeak ezagutzen! Gero hau bukatzerakoan denek gutxienez 8 hezkuntzatan ``Kaixo´´ esaten ikasi beharko dugu!

5 puntu

KLINK

1- Lehenengo ideia abestiekin lotuta dijoa. Ideia ona iruditzen zaigu, adibidez, astero hizkuntza ezberdin batean abestiak irakastea. Esaterako, ume horiei txikitan abesten zizkieten abestiak izan daitezke, txiki-txikitatik ikasten ditugun horietakoak.

2- Hizkuntz aniztasuna lantzeko beste aukeretariko bat atzerritik datozen pertsonen hitzaldiak dira. Hauek haien hizkuntzen berezitasunak irakasteaz gain, kulturaz asko irakats diezagukete ume edo gazteoi, janari edo janzera dela eta adibidez.

3- Hurrengo ideia nahiko zaila da baina aldi berean oso ideia ona: elkartrukeak antolatzea da. Azken finean ez dago modu hoberik beste hizkuntza eta kulturetan murgiltzeko. Beste familietan bizi ahal izango gara eta gero haiek gure hizkuntzaz asko ikasi ahal izango dute. Agian nagusiagoak diren gazteentzat izango litzateke, baina inoiz ez da berandu gure jakinmina osatzeko.

4- Ikastola gehienetan aurki dezakegun euskara batzordea bezala, hizkuntza batzordea sor genezake. Batzorde honetan hainbat jolasordutan biltzeko aukera egongo litzateke eta guztiok batera hainbat ekitaldi edo proiektu prestatu ikastola guztian zehar zabaltzeko. Esaterako, pankartak egitea ez liteke ideia txarra izango, hizkuntza bakoitzeko hitz sinpleenàk erakutsiz: kaixo, egun on, agur... Hauek ikastolan zehar banatuko genituzke jendearen arreta piz dezaten.

5- Azken ideia hauxe da: astean zehar gelan hainbat ordutan tailerrak egitea. Bertan pelikulak, hainbat herrialdeei buruzko dokumentalak, bertako jolasak etabar egitea da helburua. Amaieran ikasgai bat izatera hel daiteke, ikastolako hizkuntza aniztasuna askoz handiagoa izan dadin. Asko ikasiko da han eta beharrezkoa den zerbait dela iruditzen zaigu.

5 puntu

X A G E M

Laugarren frogarako, X A G E M taldeak 5 ideia ezberdin pentsatu ditu.

Pentsatu dugun lehenengo ideia hau izango litzateke: kurtsoan zehar behin egingo litzatekeen ekintza da. Honen helburua, egun osoan zehar hizkuntzen txokoak eraikitzea izango litzateke, beste herrialde batzuetako jendea biltzen duena txoko bakoitzan. Txoko honetako bakoitzan, bat, bi pertsona egongo dira haien hizkuntzataz mintzatzen, jokoak egiten etab.

X A G E M taldeak pentsatu duen bigarren ideia hau da: pertsona bat ikastetxean ezezaguna den hizkuntza hitz egiten duena edo hizkuntza horretan espezializatua dena, bi astean behin, ikastetxean gonbidatua izango da tutoretza orduan. Ordu horretan zehar, klase erdia hizkuntza hori buruz mintzatzen egongo da eta oinarrizko hitzak edo esaldiak klasekideei erakustea da honen helburua. Klasekideek adi egon direla eta ulertu dutela zihurtatzeko, eta klasea atseginagoa egiteko joku bat prestatuko du, eta horrekin amaituko litzateke hizkuntza horren bete beharra. Ekintza hau egingo den heinean, hizkuntzak aldatzen joango dira.

Hirugarren ideia ume txikientzako pentsatuta dago. Ideia honetan umeak txango bat eginez toki batera joan daitezke eta han planitariumean bezala txoko desberdinak egongo dira, txoko bakoitzean pertsona bat edo batzuk egongo dira. Pertsona horiek hizkuntza jakin bati buruz hitz egingo diete eta amaieran egingo den jokurako pistak emango dizkiete umeei. Txoko guztietatik jardun eta gero, joku orokor bat egingo da jasotako pisten inguruan. Zergatik aukeratu dugu eskolaz kanpoko toki batean egitea halako ekintza? Ba izan ere, konforteko tokitik kanpo gauzak interes handiagoarekin hartzen dira eta gainera ume txikiak izanda, txango bat izanik interes handiagoa jartzen diete azalpenei eta gaiaren inguruan edo gai horrekin egiten diren gauzekin hobeto pasatzen dutelako. Eta baita ere, irakurtzen baino hobeto sartzen delako jolasten, gauza horren irudia ikusten edo eta horren inguruan musika bidez entzuten.

Laugarren ideia: Aniturriko institutuan egiten den ikasleen eta beste herrialde bateko ikasleen arteko truke moduko bat egitea izango litzateke. Euskal Herriko ikastetxeetan hitz egiten diren hizkuntzetan oinarrituz, ikastetxearen batxilergoko klaseek, hizkuntza hori hitz egiten den herrialdera joatea da, hizkuntza hori buruz informatzeko eta horrez gain beste hainbat gauza ikastea da ekintza honen helburua.

Pentsatu duten 5. ideia da gehien entzuten den hizkutza hartu eta hizkuntza hori hitz egiten den herrialdeko ikastetxe batekin kontaktuan jarri gmail bidez, eta bai hemengo eta bai hango ikasleeak elkarrekin hitz egin. Ikasle bakoitzak tutoretza orduetan kontaktuan duten hizkuntza hori landu eta proiektu horren bukaeran ikasleak ikastetxez aldatu; hau da, bukaeran ikasleek interkanbio bat egin kurtsoan zehar hitz egin duten ikasle horien herrialdea eta hizkuntzaz gehiago jakiteko.

5 puntu

Gaztazaleak

1. Hizkuntz-irakasketaren orduan, hiztegiaren itzulpenak hizkuntz desberdinetan jarri beharko ziren, hizkuntz aniztasuna lantzeko.

Adibidez ingelesa ematen ari bagara: 
dog; txakurra, perro, hund...
 
2. Hizkuntz gehiago jarri optatiba bezala, jendea aukeratzeko hautabide  gehiago izateko eta hizkuntz desberdin gehiago indartzeko. Hauei garrantzia gehiago emateko ideia ona. (arabiera, errusiera...)
 
3. Astero, hizkuntz bati buruzko eta hizkuntz horrekin lotzen diren kulturetan oinarritutako jarduerak egin hauei buruz gehiago jakin ahal izateko.
 
4. Ilabetero baita ere klase bat egin hizkuntz batzuen historiari buruz eta hiztegi basikoa ikasteko. (Kaixo, barkatu, mesedez...)
 
5. Eskolako web orrietan eta familietara bidaltzen den informazioa hizkuntz gehiagotan idaztea egotea, hizkuntzak zapalduta ez egoteko. (Alemanez, errusieraz, arabieraz...)

5 puntu

Zerrendara itzuli