Euskararen Ginkana

Gasteizko Euskararen Ginkana 3.edizioa

Partekatu

Azalpena

Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana, euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da. Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar izaten dituzte talde lehiakideek.

Gasteizko Euskararen Ginkana 3. edizio honetan Gasteizko Udala ere antolatzaile izan dugu, Euskaltzaleen Topagunearen koordinazio lanaren laguntzaz. Euskararen Ginkana honetan gaia Hizkuntza aniztasuna izango da eta mundu mailako begiradatik, tokiko begirada eta hizkuntza praktiketara egingo da salto.

Gasteizko Euskararen Ginkana lehiaketak bi fase izango ditu:

1. Fasea: INTERNET BIDEZKO FROGAK.

2 hilabete iraungo ditu fase honek, 2017ko irailaren 18an hasiko da eta azaroaren 19an amaituko da. Izena emateko baldintza eta lehen proba, taldearen aurkezpen bideoa egitea izango da. Behin hori eginda, Webgunean astero taldeek burutu beharreko beste lau proba argitaratuko dira eta aste bete izango dute taldeek erantzunak bidaltzeko. Proba hauek guztietan puntu gehien lortzen dituzten lau taldeak jokatuko dute 2. fasea.

 

2. Fasea: FINALA.

Azaroaren 30ean jokatuko da Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.  Bertan erabakiko da nor izango den Gasteizko Euskararen Ginkanaren 3. edizioaren talde irabazlea!

 

Izen-ematea

Lehiaketan izena emateko 'PARTE HARTU' botoian sakatu behar duzu (beheko aldean eskuinean topatuko duzu). Izen-emate epea 2017ko irailaren 18an hasi eta urriaren 27an amaituko da, biak barne. 

 

Sustatzailea

Antolatzailea

Koordinatzailea


 

 

 

 

Parte hartu

Izena emateko epea