Euskararen Ginkana

Euskararen Ginkana 7. edizioa (2021)

Partekatu

Azalpena

 

Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen taldekako lehiaketa da Euskararen Ginkana. 7. edizio honetan ere, Euskaltzaleen Topaguneak egingo ditu koordinazio lanak.

Ginkanaren helburua herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna, aktibismoa eta euskararen erabilpena sustatzea da. Horretarako, hizkuntza-ekologia eta hizkuntzen jasangarritasuna hartzen dira ardatz gisa eta lehiaketako edizio bakoitzean gai zehatz bat aukeratzen da. 

7. edizio honetako gaia “euskararen ekosistemak”  izango da eta burutu beharreko probak ere gai honen bueltakoak. Pentsatu al duzu inoiz nola bizi daitekeen euskara eta euskaraz, euskalduna edo erdaldunagoa den auzoan? Nola deitzen diozue urtxintxari zure eskualdean? Zure auzoa edo herria arigunea dela esango zenuke? Zer nahiago Halloween ala Gau beltza? Gure mundu birtual honetan zein leku du euskarak? Ezagutzen al duzu joko birtualik euskaraz?

Bi fasetan burutzen da Euskararen Ginkana. Lehen fasean, internet bidezko 4 proba erantzun behar dituzte taldeek. Horietan puntuaziorik altuena eskuratzen duten lau taldeak pasako dira bigarren fasera, aurrez aurre jokatu beharreko finalera. Finalean burututako probetan puntu gehien biltzen dituen taldea izango da edizio horretako Euskararen Ginkanaren talde irabazlea. 

 

7. EDIZIOAREN DATAK

- Izen ematea: urtarrilaren 11tik 31ra. 

- Lehen fasea (online probak): otsailaren 3tik martxoaren 3ra. Asteazkenero proba bat zintzilikatuko dugu webgunean. 4 proba izango dira guztira. 

- Bigarren fasea (finala): martxoaren 20an, Ekogunean (Donostia). Berton izango dira lehen fasean puntu gehien lortu dituzten 4 talde finalistetako kideak. 

 

 

 

IRABAZLEAK

 

 

 

SUSTATZAILEA ETA ANTOLATZAILEA 

 

KOORDINTZAILEA