Euskararen Ginkana

Euskararen Ginkana 7. edizioa (2021)

Partekatu

Ez gara makalak!

139 puntu

Ez gara makalak! 2019ko ginkanan izan genuen esperientziak oso zapore ona utzi zigun parte hartu genuenoi. Eta pandemiaren erruz ospatzerik izan ez genuen 50. urteurrenak, aldiz, itzelezko hutsunea Ikastola osoari. Arizko Ikastolaren historia jaso behar genuela otu zitzaigun gutako batzuei irailean eta antolatzeari ekin genion. Urtarrilean hasi gara elkarrizketak egiten (jubilatutako irakasleei, aspaldi-aspaldiko gurasoei, adin desberdinetako ikasleei?) eta bestelako materiala jasotzeko deia ere egin dugu sare sozialetan. Eta gero zer? Dokumentala egin nahiko genuke, eta laguntza profesionala ondo etorriko litzaiguke, baina horrek gastua dakar eta Ikastolak ezin du bere gain hartu. Osagai guzti hauekin, egia esan, oso erraz osatu dugu EZ GARA MAKALAK! talde ?multidisziplinarra?: ikasle ohiak, gurasoak, antzerki irakaslea eta psikomotrizitate irakaslea? Ea asmatzen duzuen nor den nor!

Bideoa ikusi


Zerrendara itzuli