Euskararen Ginkana

Euskararen Ginkana 7. edizioa (2021)

Partekatu

3. PROBA (1. ATALA): Arnasa har dezagun...

Itxita

Epea: 2021/03/03

3. PROBA (1. ATALA): Arnasa har dezagun...

Euskararen erabilera eragiteko asmoz, bere ekosistema aztertu behar da gero horretan eragiteko. Zein baldintza behar dituen gogoetatzea, finean irtenbideak bilatzeko. Langintza horretan aritzen gara euskaltzaleok orohar eta euskalgintzan zehazkiago. Horiek horrela, hainbat dira azalpenetarako eta erabileran eregiteko sortzen ditugun ekimenekin edo ekimenetan darabilkigun kontzeptuak. Horietariko asko eta asko ezagunak egingo zaizkizue. Horietariko batzuen esanahiak dakizkizuela erakusteko unea heldu da

 

3 PROBA (lehen atala): Arnasa har dezagun...

Azpian agertzen den letra zopa honetan 7 kontzeptu aurkitu beharko dituzue. Zeintzuk? Beheko 7 definizioei dagozkien kontzeptuak alegia. Letra zopa deskargatu  eta bertan 7 hitzak identifikatu beharko dituzue eta gero hitz bakoitza bere definizioarekin lotu. 3. proba honen lehen atala gainditzeko eta 2. atala zein den jakiteko, letra zopa eta definizioen argazki bat igo beharko duzue wegbunera. 

 

Proba honetan gehienez 40 puntu lortu ahalko dira, honako irizpideen arabera:

  • Euskararen zuzentasuna eta egokitasuna (0-10 puntu)
  • Proban eskatutakoa bete (0-10 puntu)
  • Originaltasuna (forma eta ideia) (0-10 puntu)
  • Proben kalitatea eta ulergarritasuna (0-10 puntu)

(Antolakuntzak eskubidea dauka egoki ikusten duen edozein aldaketa egiteko)

Hemen azpiko irudian ikusiko duzue zer den lehen proba honetan egin beharrekoa.

Deskargatu

40 puntu

Partekatu

 

OHARRAK: 

Zalantzarik izanez gero jarri zaitezte gurekin harremanetan email bidez: euskararenginkana@ekogunea.eus 

- Gogoratu Ginkanako lau sari potoloez gain, beste lau sari ere jokoan daudela, martxoaren 20ko finalean zozkatuko direnak. Proba bakoitza osotzen duten talde guztien artean zozkatuko dira sariok. 

Erantzunak

Taldea Azalpena Puntuazioa

Zerrendara itzuli