Euskararen Ginkana

Euskararen Ginkana 7. edizioa (2021)

Partekatu

2. PROBA: Lurraren esnatzea

Itxita

Epea: 2021/03/03

2. PROBA: Lurraren esnatzea

Hizkuntza ekosistemak aztertzerako orduan ezinbestean jai eta ospakizunen nolakotasunean erreparatu behar dugu. Herri gehienetan, baita Euskal Herrian ere, jaiak eta ospakizunak naturaren zikloei lotuta egin izan dira; herri anglosajoietan Haloweena ospatzen dute, Euskal Herrian Gau beltzaHauek hizkuntza eta ingurumena nola harremantzen direnaren bi adibide, ospakizunen bitartez.

 

2 PROBA: Lurraren esnatzea

 

Naturaren zikloari loturiko ospakizun asko galdu badira ere, oraindik ospatzen dira beste hainbeste. Esate baterako, otsaila hasierako Santa Agenda, lurraren esnatzea ospatzeko eguna, jatorriz. Honetan eske errondak egin ohi dira. Neguko jaien ezaugarria da eske-errondak egitea. Negua etxean egoteko garaia zen eta aurretik bildutako janariarekin aurre egin behar izaten zitzaion garai horri. Garrantzia berezia hartzen zuten, beraz, lurretik eta etxeko abereen bidez lortzen ziren elikagaiek. Uzta jaso berria egoten zenez, gainera, etxe guztietan egoten zen eske-errondan emateko zerbait. Herriko taldetasuna elikatzeko ere balio dute eske-errondek, komunitate baten parte sentitzeko.

Lurra euskaraz esnatu izan dugu, bizilagunengana eske euskarazko koplen bidez hurbildu izan gara eta hurbiltzen gara oraindik. Gure ohitura zaharrei eutsiz eta berasmatuz mantentzen dugu euskara bizirik! Eta zuen herrian nola esnatzen duzue lurra? 

 

Proba honetan gehienez 40 puntu lortu ahalko dira, honako irizpideen arabera:

  • Euskararen zuzentasuna eta egokitasuna (0-10 puntu)
  • Proban eskatutakoa bete (0-10 puntu)
  • Originaltasuna (forma eta ideia) (0-10 puntu)
  • Proben kalitatea eta ulergarritasuna (0-10 puntu)

(Antolakuntzak eskubidea dauka egoki ikusten duen edozein aldaketa egiteko)

Hemen azpiko irudian ikusiko duzue zer den lehen proba honetan egin beharrekoa. 

40 puntu

Partekatu

 

Adi! Gogoratu Ginkanako lau sari potoloez gain, beste lau sari ere jokoan daudela, martxoaren 20ko finalean zozkatuko direnak. Proba bakoitza osotzen duten talde guztien artean zozkatuko dira sariok: 

 

Erantzunak

Taldea Azalpena Puntuazioa

Zerrendara itzuli