Euskararen Ginkana

Euskararen Ginkana 7. edizioa (2021)

Partekatu

1. PROBA: Hizkuntzak eta tximeletak

Itxita

Epea: 2021/03/03

1. PROBA: Hizkuntzak  eta tximeletak

Jolasten hasi baino lehen, aurtengo gaiari buruz: 

 

Hizkuntza eta ekologia lotzen dituen paradigmatik datorkigu hizkuntza ekosistemaren ideia: hizkuntza bere ingurune naturalarekin harremanetan aztertu behar dela azpimarratzen du. Hizkuntzaren ekosistema, beraz, hizkuntza komunitatea izango da. 

Hizkuntzak garatu edo desagertuko dira ekosistemak (hiztun komunitateak) bermatzen dizkion baldintzen arabera. 

Giza espezieek zer nolako baldintzak behar ditugu irauteko? eta hizkuntzek? Pertsonek zein hizkuntzek, eskosistema osasuntsua behar dugu bizirik irauteko, baita euskarak ere! 

Zazpigarren ginkanaren helburua gai horren gaineko hausnarketa partekatzea da. Hizkuntzek irauteko zein baldintza behar duten aztertzea, gogoetatzea lau frogen bitartez. 

Horretarako gure hizkuntza, euskara, gure ingurunearekin nola harremantzen den aztertuko dugu: bioaniztasunetik abiatu eta herri ohiturak, elkar-ulertzea eta arnasguneen nolakotasuna landuko ditugu.

* Gaiaren inguruan sakontzeko aukera duzue lotura honetan klikatuta. 

 

1 PROBA: Hizkuntzak eta tximeletak 


Bal al zenekien munduko bioaniztasunik handiena duten lurraldeak direla hizkuntza-aniztasuna handiena dutenak? Lurralde hauen geomorfologiak askotan espezieak eta komunitateak isolatuta egotea behartu ditu, natura ondo kontserbatu da… eta, noski, baita ere bertako hizkuntzak eta euskalkiak ere. Gurea dugu adibide on bat: euskaraz tximeletak aipatzeko ehunka hitz daude. Ezagutzen al dituzu? 

Proba honetan gehienez 40 puntu lortu ahalko dira, honako irizpideen arabera:

  • Euskararen zuzentasuna eta egokitasuna (0-10 puntu)
  • Proban eskatutakoa bete (0-10 puntu)
  • Originaltasuna (forma eta ideia) (0-10 puntu)
  • Proben kalitatea eta ulergarritasuna (0-10 puntu)

(Antolakuntzak eskubidea dauka egoki ikusten duen edozein aldaketa egiteko)

Hemen azpiko irudian ikusiko duzue zer den lehen proba honetan egin beharrekoa. 

 

 

 

40 puntu

Partekatu

Probarako baliabide lagungarriak

- Gaiaren gaineko informazio gehiago duzue hemen. 

- Euskalkietan sakontzeko aukera duzue honako webgunean: http://euskalkiak.eus/.

Zorte on guztioi! 

 

Erantzunak

Taldea Azalpena Puntuazioa

Zerrendara itzuli