Euskararen Ginkana

Euskararen Ginkana 5.edizioa

Partekatu

IZEN EMATEA

  • Lehiaketan parte hartu ahal izateko, GALDETEGI HAU bete beharko da. Izen-emate epea 2016ko urriaren 17tik  abenduaren 3a bitartean egongo da zabalik (egun hori barne). 
  • Izen-emate formularioa egoki osatzen duten taldeak lehiatuko dira fase honetan.
  • Izen-ematea gauzatzeko, aurkezpen bideoaren esteka itsatsiko da. Bideo honetan, taldearen aurkezpena egiteaz gain, Ginkanako sariarekin finantzatu nahi den euskararen aldeko egitasmoa aurkeztuko da, labur-labur (2 minutu inguruko bideoa). Aurkezten diren proiektu edo egitasmoak askotarikoak izan daitezke, aurrez martxan daudenak edo aurrerantzean burutu nahi direnak. Guztiek baina, euskararen aldeko ekarpena suposatu beharko dute, arloa edozein izanik ere: hezkuntza, aisialdia, kulturgintza, helduen euskalduntzea, erabilera sustatzeko egitasmoak...
  • Sarean Euskararen Ginkanaren berri emateagatik puntu gehigarriak lortu ahal izateko,  talde lehiakide bakoitzak taldeko twiter kontua ireki  eta jakinarazi beharko du. Proba bakoitzean zehaztuko da puntu gehigarriak nola lortuko diren eta lehiaketaren amaieran  banatuko dira puntu hauek. Twiter kontua ireki eta erabiltzeko lagundu diezazuekete ondorengo loturako azalpenek http://www.slideshare.net/AzkueFundazioa/twitter-ikastaroaoinarriak

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Parte hartzea taldekakoa izango da. Talde, elkarte edo eragile bat ordezkatuko duten 4-6 laguneko taldeak osatu beharko dira horretarako.
  •  Parte hartzaile guztiak 2.001ean edo lehenago jaiotakoak izan beharko dute. 
  • Izena eman ahal izateko, webguneko galdetegia betetzeaz gain, talde bakoitzak bideo labur bat grabatu beharko du taldearen eta sariarekin babestu nahi duen proiektuaren aurkezpen txiki bat.
  • Taldeak egitura formalik gabeko lagun koadrila edo guraso zein ikasle taldeak izan daitezke. Baita egitura formala duten elkarte desberdinetako taldeak ere, hala nola, euskalgintzako taldeak, talde feministak, erakunde sozialak, talde ekologistak, tokiko enpresak, eta abar.

Elkartu eta parte hartzeko gogoa besterik ez da behar! 

 

PARTE-HARTZEA

1. Fasea. INTERNET BIDEZKO PROBAK.

  • Izen-ematea egoki osatzen duten talde parte hartzaileek, 2016ko abenduaren 3tik 2017ko urtarrilaren 19a bitartean webgune honetan astero argitaratuko diren probak burutu beharko dituzte. Fase honetan proposatuko diren probek ez dute loturarik izango beraien artean. Ez da beharrezkoa proba bat gainditzea hurrengoak egin ahal izateko.
  • Proba guztiak taldeetan burutzeko modukoak izango dira eta bakoitzak aurrez jakinaraziko den puntuatzeko irizpide bat izango du.
  • Astero proba bat proposatuko da eta aste beteko epea egongo da erantzunak bidaltzeko. Taldeek burutzen duten proba bakoitzeko puntuak gehituz egingo da finalerako sailkapena.
  • Proba bakoitzaren edukia sare sozialetan partekatzeagatik gainera, puntu gehigarriak eskuratzeko aukera egongo da. Egin gabe utzitako probengatik ez da puntuaziorik jasoko, baina hurrengoak erantzuten jarraitu ahal izango du taldeak. 

Webgunean eta sare sozialetan emango da lehiaketaren eta taldeek egin dutenaren berri. Lehen fasea amaitutakoan, puntu gehien bildu dituzten lau taldeak pasako dira finalera. Berdinketa egonez gero, talde horien arteko zozketa egingo da. Lehen faseko probak erantzuteko epea 2017ko urtarrilaren 19an amaituko da. 

 

2.Fasea. FINALA

Lehiaketako lehen fasean puntu gehien lortu dituzten 4 taldeen arteko lehiaketa izango da Finala. Ekogunean (Donostia) burutuko da 2017ko urtarrilaren 28an eta bertan proposatuko diren probetan puntuazio altuena lortzen duen taldea izango da Euskararen Ginkanaren 5.edizio honetako irabazlea.