Euskararen Ginkana

Euskal Herriko Euskararen Ginkana 6. edizioa

Partekatu

2.Proba

Itxita

Epea: 2019/02/07

2.Proba

Hizkuntza-ekologista izatea, hizkuntza aniztasunaren aldeko neurriak eta ekimenak babestea dela ikusi dugu. Gure gizartean, asko dira herritarrek kalera atera eta aldarrikapen desberdinak egiteko burutzen dituzten ekimenak. Horietako batzuk bildu ditugu bideo honetan.  10 minututan, 10 ekintza ikusiko dituzue. Bakoitzean zer aldarrikatu nahi den esan beharko diguzue proba honetako puntuak eskuratu ahal izateko.

 

Idatzi zuen erantzuna "erantzuna" atalean (beste atalak ez dituzue bete behar proba honetan). 

Epea: 2019ko otsailaren 7a. 

 

Puntuazioa:  

Ongi asmatutako aldarrikapen bakoitzeko puntu bat irabaziko duzue (erantzun okerrek ez dute punturik kenduko). 

Adi!  Horren zain, 2 puntu gehigarri lortu nahi badituzue, bidali beste bi ekintzaren bideoaren lotura eta azalpena. 

Guztira 12 puntu jokoan!

 

Zorte on!

 

Bideoa ikusi

12 puntu

Partekatu

Ezin hobe burutu duzue 2.proba hau!

 

Bideoko 10 ekimenen aldarriak dituzue hementxe: 

1.Mugikortasun arazoak dituztenen aparkalekuak errespetatzeko ekintza.

2.Deportazio hegaldien kontrako ekimena.

3.Medikuntza euskaraz egitea aldarrikatzeko hitzartzea.

4.Lindane kutsaduraren kontra.

5.Asturiarra hizkuntza ofiziala izateko aldarrikapena.

6.SNFCk euskara aintzat hartzeko ekimena.

7.Shell-ek antartidan egindako zulaketak salatzeko ekintza.

8.Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko permormancea.

9.Hedabideek erabiltzen duten emakumeen irudia salatzeko ekimena.

10.Errefuxiatuak onartzea aldarrikatzeko ekintza.

 

 

Erantzunak

Taldea Azalpena Puntuazioa

Zerrendara itzuli