Euskararen Ginkana

Euskal Herriko Euskararen Ginkana 6. edizioa

Partekatu

1.proba

Itxita

Epea: 2019/02/03

1.proba

Ekologiaz galdetuta, gehienok argi dugu zertaz ari garen. Baina hizkuntza-ekologiaz galdetuz gero? Zer ote dira hizkuntza-praktika ekologikoak? Zein lotura du ekologiak euskararekin?

Lehen proba honetan dakizuen hori erakutsi eta ez dakizuena ikasteko aukera izango duzue! 10 galdera dituzue zain. 

Galdetegia ikusi eta erantzuteko, zuen erabiltzaile kontuan sartu lehenik. 

Lotura honetan duzuen filma eta behean ikusgarri duzuen bideoa lagungarri izango zaizkizue proba osatzerako orduan:  ekogunea.eus/hizkuntza/

(bideoa ikusi ahal izateko flash teknologia aktibatuta izan beharko duzue ordenagailuko nabigatzailean).

 

Epea: 2019ko otsailaren 3a 

 

Puntuazioa:  

Ongi erantzundako galdera bakoitzeko puntu bat jasoko duzue. Gaizki erantzundako galderek ez dute puntuaziorik kenduko. Guztira, 10 puntu jokoan. Zorte on! 

 

 

Bideoa ikusi

10 puntu

Partekatu

Amaitu da lehen proba, zorionak!

Munduko bioaniztasun handiena duten lurraldeak dira, hizkuntza aniztasun handiena dutenak. Aniztasun txikiena gainera, Europak du. Nahiz eta katalana bezalako hizkuntzak, 4 estatutan hitz egiten diren (eta munduko beste hainbat txokotan). Euskara ere Europan hitz egiten da, baina arrisku ahul edo zaurgarrian egon arren, beharrezkoak ditu babes neurri eta arnasguneak: hizkuntza nagusi den gune geografikoak. Herri bat arnasgune bat izan daiteke, baina baita eskola, gaztetxe edo enpresa bat ere. Horietan, zerbitzua euskaraz jasoko dugula identifikatzeko, Bai Euskarari eta Bikain ziurtagiriak bilatu ditzakegu.  Erronka handia da oraindik, besteak beste, euskararen lurralde osoan ofizialtasuna lortu arte!

Erantzunak

Taldea Azalpena Puntuazioa

Zerrendara itzuli