Euskararen Ginkana

Eskoletako Ginkanak

Partekatu

Iraupena eta Faseak

Lehiaketak bi fase izango ditu:

  1. fasea: INTERNET BIDEZKO FROGAK. Hiru aste iraungo ditu fase honek, eskolak erabakitzen duen denbora tartean. Webgunean, astero taldeek burutu beharreko proba bat argitaratuko da eta aste bete izango dute taldeek erantzunak bidaltzeko.
  2. fasea: FINALA. Lehiaketaren 1. fasean puntu gehien lortzen dituzten lau taldeak pasatuko dira finalera. Finala ONLINE edo aurrez aurrekoa izango da, eskolak erabakitzen duenaren arabera.

Finalaren talde irabazleak ordezkatuko du Eskola Kutxa Ekogunean burutuko den eskolen arteko Euskararen Ginkana Final handian.

 

Parte hartzeko baldintzak

Eskolako Euskararen Ginkanaren kudeaketa elkarlanean gauzatzen da. Kutxa Ekoguneak Euskararen Ginkana eskolan martxan jartzea erabakitzen duen eskolari lehiaketaren oinarri zehatzak eta kudeaketarako jarraibideak emango dizkio.Modu orokorrean, Eskolan Euskararen Ginkana abian jartzeko betebeharreko baldintzak ondorengoak dira:

Kutxa Ekoguneak bere gain hartuko du:  

  • Lehiaketaren diseinua eta probak sortzea.
  • Webgunearen kudeaketarako, Eskolari jarraibideak eman eta aholkularitza eskaintzea.
  • Eskolak bidalitako argazki eta bideoak proiektuaren zabalpenerako baliatzea.
  • Eskolen arteko Euskararen Ginkana Final handian eskolako talde irabazlea parte hartzera gonbidatzea eta Final handiko sariak ematea.

Eskolak bere gain hartuko du:

  • Ginkanako webgunearen kudeaketa egitea: izen-emateak, probak webgunera igo eta puntuazioaren jarraipena.
  • Lehiaketaren eta finaleko argazkiak eta bideoak Kutxa Ekoguneari bidaltzea.
  • 2. Faseko finala aurrez-aurrekoa egitea erabakitzen badu, eskolak espazio egokia eta beharrezko baliabide materialak eta teknikoak erraztuko ditu finala egiteko.
  • Eskolako talde irabazlearentzat saria ematea. Saria euskarako kultura edo taldearen euskarazko sorkuntza propioa aktibatzeko baliabideak izatea gomendatzen da.  
  • Eskolak Ekoguneko Eskolen arteko Euskararen Ginkana Finalean parte hartzea.

Prezioa

Eskolan Euskararen Ginkana egiteko:

  • Ikasturtean Ekoguneko Hezkuntza Programan parte hartu duten eskolentzat:
    • 1 €/ ikasleko.
  • Gainerako eskolentzat: 2 € ikasleko.
    • Gutxieneko talde kopurua: 10 talde. Talde bakoitzean partaide-kopurua: gutxienez 4 eta gehienez 5.
  • Ekoguneko Eskolen arteko Euskararen Ginkana Finalean parte hartzeko:
    • Kutxa Ekoguneak sariak finantzatuko ditu eta eskolak bere gain hartuko ditu garraio-gastuak.