Euskararen Ginkana

Debabarreneko Euskararen Ginkana 1.edizioa (2019)

Partekatu

 

FASEAK

1. Fasea. INTERNET BIDEZKO PROBAK

Izen-ematea egoki (formularioa bete eta bideoa bidali) osatzen duten talde parte hartzaileek, 2019ko urriaren 23tik azaroaren 20a bitartean webgune honetan astero argitaratuko diren probak burutu beharko dituzte.

Fase honetan proposatuko diren probek ez dute loturarik izango beraien artean. Proba guztiak taldeetan burutzeko modukoak izango dira eta bakoitzak aurrez jakinaraziko den puntuatzeko irizpide bat izango du. Astero proba bat proposatuko da eta aste beteko epea egongo da erantzunak bidaltzeko. Taldeek burutzen duten proba bakoitzeko puntuak gehituz egingo da fi­nalerako sailkapena. Ez da beharrezkoa proba bat gainditzea hurrengoak egin ahal izateko. Egin gabe utzitako probengatik ez da puntuaziorik jasoko, baina hurrengoak erantzuten jarraitu ahal izango du taldeak.

Webgune honetan emango da lehiaketaren eta taldeek egin dutenaren berri. Lehen fasea amaitutakoan, puntu gehien bildu dituzten lau taldeak pasako dira ­finalera. Berdinketa egonez gero, talde horien arteko zozketa egingo da. Lehen faseko probak erantzuteko epea azaroaren 20an amaituko da.

 

2. Fasea. FINALA

Lehiaketako lehen fasean puntu gehien lortu dituzten 4 taldeen arteko lehiaketa izango da Finala. Eibarren burutuko da 2019ko abenduaren 4an eta bertan proposatuko diren probetan puntuazio altuena lortzen duen taldea izango da Debabarreneko Euskararen Ginkanaren irabazlea.

 

IZEN EMATEA

  • Lehiaketan parte hartu ahal izateko FORMULARIO HAU bete beharko da. Izen-emate epea 2019ko irailaren 23an hasi eta urriaren 22an amaituko da (egun hauek barne). Formularioa egoki osatzen duten taldeak lehiatuko dira fase honetan.

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Parte hartzea eta izen-ematea taldekakoa izango da, eta parte hartzaileak Debabarrenan bizi edota bertan ikasten dutenak izango dira.
  • DBH 4-ko ikasleen 4-8 laguneko taldeak  osatu beharko dira horretarako.
  • Izen-ematea gauzatzeko, aurkezpen bideoaren esteka itsatsiko da Formularioan. Bideo honetan, taldearen aurkezpena egingo da eta minutu inguruko luzapena izango du.
  • Parte hartzaileak adin txikikoak izanik, guraso edo tutoreen baimena ere itsatsiko da Formularioan.

 

ADOSTASUNA

  • Antolakuntzak zehaztuko ditu proba bakoitzaren puntuazio irizpideak zein izango diren. Parte hartzen duten taldeek izen-ematea gauzatzen dutenean, lehiaketaren arauak, proben puntuazio irizpideak eta antolakuntzaren erabakiak onartzeko eta betetzeko konpromisoa hartzen dute. Antolakuntzaren erabaki hauek behin betikoak izango dira edozein alderdiri dagokionez.
  • Lehiaketaren baitan aurkeztutako bideo, audio eta irudiak Euskararen Ginkanaren zabalpenerako erabili ahal izango dituzte Antolatzaileek.