Euskararen Ginkana

Debabarreneko Euskararen Ginkana 1.edizioa (2019)

Partekatu

Azalpena

 

Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da. Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar izaten dituzte talde lehiakideek. Debabarreneko Euskararen Ginkanaren I. edizio honetan, mundu mailako begiradatik, Debabarrena eskualdeko begirada eta praktiketara egingo da salto.

Debabarreneko Euskararen Ginkana lehiaketak bi fase izango ditu:

1. Fasea: INTERNET BIDEZKO PROBAK. Lau aste iraungo ditu fase honek, 2019ko urriaren 23an hasiko da eta azaroaren 20an amaituko da. Webgunean, astero taldeek burutu beharreko proba bat argitaratuko da eta aste bete izango dute taldeek erantzunak bidaltzeko. Proba hauetan puntu gehien lortzen dituzten lau taldeek jokatuko dute 2. Fasea.

2. Fasea: FINALA. Abenduaren 4ean jokatuko da Eibarren. Bertan erabakiko da nor den Debabarreneko Euskararen Ginkanaren talde irabazlea!

 

IZEN-EMATEA

Lehiaketan izena emateko 'Parte hartu' botoian sakatu behar duzu (beheko aldean eskuinean topatuko duzu). Izen-emate epea 2019ko irailaren 23an hasi eta urriaren 22an amaituko da, biak barne.