Euskararen Ginkana

Debabarreneko Euskararen Ginkana 1.edizioa (2019)

Partekatu

3.proba

Itxita

Epea: 2019/11/14

3.proba

Eguneroko ohiturak urtaroaren arabera egokitzen ditugun bezala, ekologiaren ikuspegitik, garrantzitsua da gure egunerokoan jaten ditugun produktu freskoen jatorria eta garaia kontuan izatea. Kutxa Ekoguneak garatutako Garaikoa app-aren bidez, hilabete bakoitzean, zuen inguruan sasoiko barazki eta frutak zein diren ezagutu ahal izango duzue.

3.proba honetarako aplikazio hori deskargatu eta azaroan garaikoa den produktu bat edo batzuk aukeratuz, osagai hori edo horiek dituen errezeta bat prestatu beharko duzue. Prozesua grabatu eta bideoa youtubera igotzea eskatzen dizuegu.

Youtubera bideoa igotzen duzuenean, bideoa horrela izendatu behar duzue: Debabarreneko Euskararen Ginkana, taldearen izena, probaren zenbakia (Adibidea: Debabarreneko Euskararen Ginkana_Eguzkilorea_3proba)

Ez ahaztu erantzunaren atalean bideoaren lotura jartzea!

 

 

Puntuazioa:  

Proba hau ongi burutzeagatik 10 puntu jasoko ditu talde bakoitzak. Horrez gain, antolatzaileek aukeratzen dituzten 3 bideo onenek , 2 puntu gehigarri jasoko dituzte.  Horretarako, errezetaren origialtasuna, bideoaren kalitatea eta azalpenaren argitasuna hartuko dira kontuan. On egin!

10 puntu

Partekatu

Telebistako sukaldariek badute konpetentzia!

Hauek dira puntu gehigarriak jaso dituzten taldeak: 

  • Martintxo Arrantzale
  • Ginkanklinak
  • CD Urki

Zorionak!

Erantzunak

Taldea Azalpena Puntuazioa
Tankeak (Soraluze)

Intxaur Saltsa

Bideoa ikusi

10 puntu

Mutriku 4C (Mutriku)

Ez gara oso sukaldari trebeak, baina kalabazaren pizza, pentsatzen genuena baino hobeto irten zitzaigun. Bideoaren kalitatea kontuan izaten saiatu gara, asko igartzen ez den arren. Zuen gustokoa izatea espero dugu!

Bideoa ikusi

10 puntu

SORAGARRIAK (Soraluze)

Hemen dago Gure errezetaren bideoa!!

Bideoa ikusi

10 puntu

eibarko zaleak (Eibar)

Intxaur pastela eta sagar konpota

Bideoa ikusi

10 puntu

Gora Bihotzak (Eibar)

Debabarreneko Euskararen Ginkana_Gora Bihotzak_3proba

Bideoa ikusi

10 puntu

Martintxo arrantzale (Deba)

Espinaka eta gaztazko tortitak kalabaza purearekin 

Bideoa ikusi

12 puntu

Karakate (Elgoibar)

Egin dugu 3. proba eta garaikoa app-a erabiliz sagarra da elikagai horietako bat beraz hementxe errezeta bat horrekin lotuta.

Bideoa ikusi

10 puntu

Xarkeis (Mutriku)

Espero dugu gure krepen errezeta gustatzea

Bideoa ikusi

10 puntu

Ginkanklinak (Eibar)

Bideoa bi zatitan dago. 

Bideoa ikusi Argazkia ikusi

12 puntu

CD URKI (Eibar)

Hau izan da gure errezeta! Oso goxua!!!!

Bideoa ikusi

12 puntu

Mutriku4B (Mutriku)

3 proba

Bideoa ikusi Deskargatu

10 puntu

Atxur Taldea (Elgoibar)

SAGAR TARTA

Bideoa ikusi

10 puntu

Frigo-oina (Eibar)

Intxaurrezko turroia

Bideoa ikusi

10 puntu

eibar bhi 4.B (Eibar)

Azenario pastela

Bideoa ikusi

10 puntu

L.K.B. (Eibar)

Gaztainak 

Bideoa ikusi

10 puntu

SONAKAI (Deba)

Sagar gozoak

Bideoa ikusi

10 puntu

Zerrendara itzuli