Euskararen Ginkana

Debabarreneko Euskararen Ginkana 1.edizioa (2019)

Partekatu

1.proba

Itxita

Epea: 2019/10/31

1.proba

Ekologiak eta hizkuntzak ba al dute zerikusirik? Zer ote da hizkuntza-ekologia? Eta hizkuntza aniztasuna? Azak, porruak eta euskara nahasten ari gara?

Bai eta ez! Lehen proba honekin, argiago ikusiko duzue zer den hizkuntzak eta hauekiko harremana ekologiaren ikuspegitik aztertzea. Ekoguneak sortutako Berde Berdea bideoa ikustea gomendatzen dizuegu. (Internet Explorer nabigatzailea erabili). 

Bertan topatuko duzue lehen proba honetan proposatzen ditugun 10 esaldiak zuzenak edo okerrak diren jakiteko informazioa.  Galdetegi bat duzue jarraian 10 esaldiak zuzenak edo okerrak diren erantzuteko. (Galdetegia ikusi ahal izateko, Sarbidetik sartu behar duzue "Nire ginkana" atalean. Proba honetan ez duzue galdetegiaren azpian agertzen diren atalak bete beharrik. Galdetegia erantzun eta "bidali" ematearekin nahikoa da). 

 

Puntuazioa:  

Ongi asmatutako esaldi bakoitzeko puntu bat irabaziko duzue (erantzun okerrek ez dute punturik kenduko). 

 

Zorte on!

 

 

 

 

 

10 puntu

Partekatu

Erantzunak

Taldea Azalpena Puntuazioa

Zerrendara itzuli