Euskararen Ginkana

Buruntzaldeako Euskararen Ginkana 1.edizioa (2017)

Partekatu

Azalpena

Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da. Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar izaten dituzte talde lehiakideek. Buruntzaldeako Euskararen Ginkana I. edizio honetan mundu mailako begiradatik, Buruntzaldea eskualdeko begirada eta praktiketara egingo da salto.

Buruntzaldeako Euskararen Ginkana lehiaketak bi fase izango ditu:

1. Fasea: INTERNET BIDEZKO FROGAK. Lau aste iraungo ditu fase honek, 2017ko urriaren 23an hasiko da eta azaroaren 19an amaituko da. Webgunean, astero taldeek burutu beharreko proba bat argitaratuko da eta aste bete izango dute taldeek erantzunak bidaltzeko. Proba hauetan puntu gehien lortzen dituzten lau taldeak jokatuko dute 2. Fasea.

2. Fasea: FINALA. Abenduaren 1ean jokatuko da Oronan. Bertan erabakiko da nor den Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren talde irabazlea!

 

IZEN-EMATEA

Lehiaketan izena emateko 'Parte hartu' botoian sakatu behar duzu (beheko aldean eskuinean topatuko duzu). Izen-emate epea 2017ko urriaren 3an hasi eta urriaren 19an amaituko da, biak barne.

 

ANTOLATZAILEAK